Silikona

Silikona moldea(urdina)
Silikona inplanteak

Silikona polimero ez-organikoa da, polisiloxanotik eratorritako silizio- eta oxigeno-atomoak katean txandaka dituena.

Deribatu organosilizikoen adar garrantzitsuena dira. Polimeroen funtsezko ezaugarria da silizio-karbono loturaz gain, silizio-oxigeno lotura dutela molekulan, eta horrek silikona izena ematen dio. Gainera, molekularen pisuaren eta polimerizazio-mailaren arabera, silikonak fluidoak, kautxuak, erretxinak edo gantzak izan daitezke. Polimeroak zuzenak edota gurutzatuak izan daitezke.

Usaingabea eta koloregabea da. Tenperatura altuetan geldoa eta egonkorra da eta, beraz, industrian  aplikazio ugarirako erabil daiteke, hala nola lubrifikatzaileetan, itsasgarrietan eta moldeetan, baita medikuntzan ere, besteak beste, protesi balbularretan, bihotz-protesietan eta bularren inplanteetan.


Developed by StudentB