Sineskeria arrazoiaren kontrako ustea da, froga edo ebidentzia zientifikoetan oinarritzen ez dena; gertaera jakin batzuei izaera magikoa edo naturaz gaindikoa ematen zaie edo gertaera jakin batzuek zorte ona edo txarra ematen dutela pentsatzean datza.[1]
Bestalde, sineskeria hitza ere erabili ohi da gizarte jakin baten gehiengoak praktikatzen ez duen erlijio bati erreferentzia egiteko. [2] Esan beharra dago ere, erlijioaren kritikoek aipaturiko kontzeptua beren konnotazio negatibo batean erabiltzen dutela fedearen kontzeptzio oro eta erlijioak biltzeko. Kontzeptua kosmobisio eta sinesmen-sistema ezberdinetatik definitzen denez, edukiak aurkezten dituenaren posizio zientifiko edo erlijiosoarengatik baldintzatuta egongo dira. [3]