Sintesi gehigarria tinbre musikal bat sortzeko erabiltzen den soinu sintesi teknika bat da.
Instrumentu baten tinbrea harmoniko edo partzial anitzez osatua da. Armoniko edo partzial horiek, kopuru desberdinetan, denboran zehar aldatzen dira. Sintesi gehigarriak armoniko eta anplitude desberdineko soinu-uhin anitz erabiltzen ditu instrumentuen tinbreak imitatzeko. Honetarako, normalean, oinarrizko frekuentziaren anitzkoien tonuetan afinatuta dagoen osziladore banku bat erabiltzen da. Askotan, osziladore bakoitzak bere ozentasun inguratzailea dauka, denboran zehar aldatzen den soinu errealista eta dinamikoa sortuz.