Sistema (latinetik systema, eta grezieratik σύστημα dator) egoki antolatutako zati edo atal batzuen bilduma da, osotasun bat betetzen dutela denen artean. Atal hauek moduluak deitu daitezke, eta beraien artean elkar-eragina daukate. Atal hauetariko bakoitza azpi-sistema bezala kontsideratu daiteke, orokortasuna kontutan hartuta.