Fisikan, sistema kuantiko ireki bat, kanpoko sistema kuantiko batekin (ingurua) elkarreraginean dagoen sistema kuantiko bat da. Sistema kuantiko irekia, sistema kuantiko itxi handiago baten banandutako zati bezala ikus daiteke, ingurua, beste zatia delarik.
Sistema kuantiko irekiak, optika kuantikoan, mekanika kuantikoko neurrietan, mekanika estatistiko kuantikoan, kosmologia kuantikoan eta hurbiltze erdiklasikoetan kontzeptu garrantzitsuak dira.