Slasher beldurrezko eta exploitation zinemaren azpigenero bat da.[1] Ezaugarri nagusi bi ditu:[2]
Kritikari batzuen arabera, film hauen aurrekari nagusia Alfred Hitchcocken Psycho izan zen baina urrezko aroa 1970 eta 1980ko hamarkadetako estatubatuar zineman izan zen. Film klasikoen artean Tobe Hooperren The Texas Chain Saw Massacre (1974), John Carpenterren Halloween (1978), Victor Miller eta Sean S. Cunninghamen Friday the 13th (1980), Roger Spittswooden Terror Train (1980), Wes Cravenen A Nightmare on Elm Street (1984), Clive Barkerren Hellraiser (1987) eta Don Mancini eta Tom Hollanden Child's Play (1988) aipa ditzakegu. Cravenen Scream (1996) filmari esker, generoa berpiztu zen.[3]