Socialite hitza anglizismoa da normalean gizarte-ekintzetan eta gertaeretan dabiltzan goi-klaseko pertsonak definitzeko erabilia. Normalean, familia aberatseko pertsonak edo aristokratak dira. Ekintza publikoak mota askotakoak izan daitezke: festa pribatuak, moda-desfileak, ongintzako festak, bazkariak, jaialdiak eta eliteko beste gertaerak. Beste modu batez esanda, pertsona ospetsuak dira publikoan askotan agertzen direlako.[1] Gizonezkoak zein emakumezkoak izan daitezke baina gehien batean emakumeak dira. Ohikoa da haien ospea produktuak zabaltzeko erabiltzea.