Sofia de Todos los Santos Borboikoa Ortiz (Madril, 2007ko apirilaren 29a), Espainiako Erresumako infanta da. Filipe VI.a Espainiakoaren eta Letizia Ortizen alaba, Espainiako tronurako ondorengotzan bigarrena da, lehendabizikoa Leonor bere ahizpa nagusia izanik.[1]
2007ko uztailaren 17an Madrilgo artzapezpikuak bataiatu zuen Zarzuela jauregiko lorategian.[2]