Sofia Jogalia Poloniakoa

Sofia Jogalia Poloniakoa

Bizitza
JaiotzaKrakovia1522ko uztailaren 13a
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaSchöningen1575eko maiatzaren 28a (52 urte)
Hobiratze lekuaMarienkirche (en) Itzuli
Wolfenbüttel
Familia
AitaSigismundo I.a Poloniakoa
AmaBona Sforza Milangoa
Ezkontidea(k)Henry V, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli  (1556ko otsailaren 22a (egutegi gregorianoa) -
Haurrideak
LeinuaJagellondarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Schloss Schöningen (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Sofia Jogalia Poloniakoa (polonieraz: Zofia Jagiellonka; 1522ko uztailaren 13a - 1575eko maiatzaren 28a), Jogalia dinastiako kidea, Poloniako printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa izan zen 1556tik 1568ra Henrike V.a Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu eta gero.

Krakovian jaioa, Sigismundo I.a Poloniakoaren eta Bona Sforza Milangoa bigarren emaztearen alaba zen. Bere gurasoen sei umeetatik hirugarrena izan zen. 1548an Bona Sforza bere seme Sigismundo II.arekin gatazkan sartu zen Barbara Radziwiłłekin egin nahi zuen ezkontza zela eta. Sofia eta bere ahizpak Krakoviatik atera eta Mazoviara eraman zituzten. 1556an 67 urte zituen Henrike V.arekin ezkondu zen. Duke katolikoa Habsburgoen enperadore Karlos V.aren defendatzaile sutsua izan zen Esmalkaldako gerran. Lehenago Mariarekin ezkondu zen, Henrike Württembergekoaren alabetako bat. Bikote horrek zortzi seme-alaba izan zituen, baina seme bakarra zegoen bizirik: Julio Brunswick-Lüneburgekoa, anaia nagusi guztiak 1553an Sievershausengo guduan hil baitziren. Bere aitak ez zuen uste agintari ona izango zenik eta, horregatik, beste oinordeko bat nahi izan zuen tronorako. Hala ere Sofiak ez zion seme-alabarik eman.

1568ko ekainaren 11n Sofia alargun geratu zen. Schöningenera mugitu zen senarra hil ostean. Honen ostean bere semeorde Juliorekin gatazkan sartu zen, Schöningenen kudeaketaren inguruan. 1572ko urtarrilaren 17an akordioa sinatu zuten, baina Juliok ez zuen bere hitza bete eta Sofiak laguntza eskatu behar izan zion Maximiliano II.a enperadoreari.

1570ko udaberrian Sofia Luteranismora aldatu zen, Jogalia dinastiako lehen eta azken protestantea. 1575eko maiatzaren 28an hil zen Schöningenen. Wolfenbüttelen lurperatuta dago.


Developed by StudentB