Sofokles

Sofokles

Bizitza
JaiotzaKolono, K.a. 496
HerrialdeaAntzinako Atenas
Lehen hizkuntzaantzinako greziera
HeriotzaAtenas eta Atenas, K.a. 406 (89/90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraktragedy writer (en) Itzuli, antzerkigilea, idazlea, apaiza eta politikaria
Lantokia(k)Antzinako Grezia
Lan nabarmenak
Genero artistikoaTragedia greziarra

IMDB: nm0814668 Allocine: 86484 IBDB: 8711
Musicbrainz: 30ca43f6-fd7b-4d13-8017-9da6279fa048 Discogs: 648023 IMSLP: Category:Sophocles Find a Grave: 86250225 Edit the value on Wikidata

Sofokles[1] (K.a. 496 inguru – K.a. 406) antzerkigile greziar klasikoa izan zen. Tragedia landu zuten hiru egile handiren artean dago, Euripides eta Eskilorekin batera. Idazle oparoa izan zen eta 123 antzezlan egin omen zituen. Edipo, Ajax edo Elektra moduko pertsonaien bertsio ezagunenak taularatu zituen.

Sofokles arrakasta handiko tragikoa izan zen, eta bata bestearen atzetik izan zituen arrakastak. Plutarko idazleak dioenez, Sofoklesek hogeita zortzi urte zituela (K.a. 468) tragikoen lehiaketara aurkeztu zuen bere lehenengo lana; ikusleen artean eztabaida gogorra izan ondoren, Eskilori irabazi omen zion azkenean[2]. Garaipen horren ondoren, eta garai hartako idazle tragiko ospetsuena gainditu ondoren, tragediak idatzi eta idatzi aritu zen, eta sariak irabazi eta irabazi: hogei aldiz izan zen garaile Atenasen, oso gutxitan izan zen bigarren eta inoiz ez hirugarren[3]. Azkeneko lana, Edipo Kolonon, laurogeita hamar urte zituela idatzi zuen.

Sofoklesen lehenengo lana Ajax izan zen, eta lan horretan nabarmena da, oraindik, Eskiloren eragina. Beste lan aipagarriak dira: Antigona, Trakiniarrak, Edipo errege, Elektra, Filoktetes eta Edipo Kolonon.

  1. Euskaltzaindia. (2014). 76.- Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia. .
  2. Plutarco. De virtute morali 7, 75d. .
  3. Sofokles. .

Developed by StudentB