Solido platoniko

Poliedroa Ezaugarriak

Tetraedroa
4 aurpegi
4 erpin
6 ertz

Kuboa edo hexaedroa
6 aurpegi
8 erpin
12 ertz

Oktaedroa
8 aurpegi
6 erpin
12 ertz

Dodekaedroa
12 aurpegi
20 erpin
30 ertz

Ikosaedroa
20 aurpegi
12 erpin
30 ertz

Solido platonikoak (halaber gorputz erregular, gorputz platoniko, gorputz kosmiko, solido pitagoriko edo Platonen poliedro) gorputz geometrikoak dira. Euren ezaugarriak poliedro ganbilak izatea da eta euren aurpegi guztiak poligono erregular berdinak izatea euren erpinetan aurpegi kopuru bera batzen direlarik.

Ezaugarri hauek betetzen dituzten solidoak 5 baino ez dira:

Euklidesen Elementuak liburuan jada agertzen dira gorputz hauen inguruko xehetasunak eta Antzinako Grezian izaera magikoa egozten zitzaien. Hainbat filosoforen ustetan "sua tetraedroz osatua zegoen; airea oktaedroz; ura ikosaedroz; lurra kuboz; eta bosgarren forma bat bazegoenez, Jainkoek dodekaedroa erabili zuten ludiaren muga izateko" (Timeoren dialogoa Platonekin.)


Developed by StudentB