Soumaya museoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Arte galeria |
Herrialdea | Mexiko |
Agintea | |
Zuzendaria | Alfonso Miranda Márquez (en) |
Kudeatzailea | Grupo Carso (en) |
Osatuta | |
Jabea | Carlos Slim Foundation (en) |
Historia | |
Sorrera | 1994 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Soumaya Museoa 1994an sortutako irabazi-asmorik gabeko kultur erakundea da. Hiru esparru ditu Mexiko Hirian: Loreto plaza, Carso plaza eta Guillermo Tovar de Teresa Etxe Museoa. Bere zeregin nagusia Carlos Slim Fundazioaren bilduma partekatzea da; bilduma horrek hiru mende baino gehiagoko arte amerikar eta europarra eskaintzen du. Guztiontzako topaguneetan, Latinoamerikako kultura-panoraman gogoeta eta elkarrizketa eragiteko, konpromisoaren eta gizarte-ekintzaren bidez helburutzat du. Arte-bilduma kontserbatu, babestu eta ikertzen du eta, aldi berean erakusketa ibiltariak, nazionalak eta nazioartekoak, sustatzen ditu. Museoaren izenak Carlos Slim museoaren sortzailearen emaztea zen Soumaya Domit oroitzen du. Soumaya 1999an hil zen. Carso Plazan duen egoitza Fernando Romero arkitekto mexikarrak diseinatu zuen. 2011ko martxoaren 29an inauguratu zen. Urteko 365 egunetan dago zabalik eta sarrera doakoa da