Star Wars

 Star Wars
Jatorria
Sortzailea(k)George Lucas
IzenburuaStar Wars
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Kokapena
JabeaLucasfilm, Walt Disney Studios eta The Walt Disney Company

starwars.com
Rottentomatoes: franchise/star_wars_saga
Facebook: StarWars Twitter: StarWars Instagram: starwars Youtube: UCZGYJFUizSax-yElQaFDp5Q Edit the value on Wikidata

Star Wars (euskaraz, Izarretako Gerra) George Lucas estatubatuar zuzendari eta ekoizleak sortutako zientzia-fikziozko eta space operako[1] film saga da, 2012tik aurrera The Walt Disney Companyk ekoitzia eta banatua.

Lehenbiziko trilogia Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria (1977), Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa (1980) eta Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera (1983) filmekin estreinatu zen; hortik aurrera, film sailak ospea eta diru irabazi itzelak lortu zituen. Herri-kulturaren fenomeno bihurtu zen, eta zinemagile askok aitortu dute haren eragina.[2] Halaxe, Lucasi sekulako inperioa sortzeko aukera eman zion, geroztiko zinema irauli zuena, batez ere efektu bereziei dagokienez. Lehen filmaren estreinaldiatik bi hamarkada pasa eta gero, beste trilogia bat estreinatu zen: Star Wars I. Atala: Mamu Mehatxua (1999), Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa (2002) eta Star Wars III. Atala: Sitharren Mendekua (2005) filmek osatua, lehen trilogiaren baino aurreko gertakizunak jarraitzen zituenak.

2012. urtearen amaieran, Disneyk Lucasfilm erosi zuen, aurreko sei filmen ekoizlea, eta hirugarren trilogia zinematografikoa egingo zuela jakinarazi: Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea (2015), Star Wars: Azken Jediak (2017) eta Star Wars: Skywalkerren Altxamendua (2019) osatutakoa. Frankizian oinarritutako beste film eta telesail batzuen ekoizpenaren arduraduna ere bada estudioak, adibidez Rogue One (2016) eta The Mandalorian (2019).

Zinema eremuaz gain, Star Warsen unibertsoa hainbat eratara hedatuz joan da, produktu asko sortzen, hala nola, telesailak, liburuak, komikiak, bideo-jokoak, panpinak, rol eta mahai jokoak, eta abar. Urtero, markak diru-sarrerak sortzen ditu bere produktuak mundu osoan saltzeagatik: 24 mila milioi dolar baino gehiago.[3] Horrek inoizko arrakastatsuenetako bat bihurtu du, eta haren filmen diru-bilketa zinemaren historiako sail nagusietako bat da.

  1. (Ingelesez) Booker, M. Keith. (2020-06-15). Historical Dictionary of Science Fiction Cinema. Rowman & Littlefield ISBN 978-1-5381-3010-0. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  2. (2005) Trilogía Star Wars, DVD 4: «El imperio de los sueños: la historia de Star Wars». 20th Century Fox.
  3. (Gaztelaniaz) Levet, Viviana. (2018-05-04). «Los números de Star Wars, una franquicia millonaria» Forbes México (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).

Developed by StudentB