Stefan Zweig | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1881eko azaroaren 28a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Austria |
Bizilekua | Salzburgo |
Heriotza | Petrópolis, 1942ko otsailaren 22a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Brasil |
Heriotza modua | suizidioa: barbituriko gaindosia |
Familia | |
Aita | Moritz Zweig |
Ama | Ida Zweig |
Ezkontidea(k) | Friderike Maria Zweig (en) Lotte Zweig (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Friedrich Jodl (mul) |
Hizkuntzak | alemana frantsesa ingelesa italiera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, kazetaria, antzerkigilea, poeta, literatura-kritikaria, historialaria, biografoa, eleberrigilea, prosalaria eta saiakeragilea |
Lantokia(k) | Viena Berlin Salzburgo eta Rio de Janeiro |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Sigmund Freud |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
| |
Stefan Zweig (Viena, Austria, 1881eko azaroaren 28a – Petrópolis, Brasil, 1942ko otsailaren 22a) eleberrigile, antzerkigile, kazetari eta biografo austriarra zen. Idazlerik ezagunenetako bat izan zen Europan XX. mendeko lehen erdian, salmenta handiko liburu ugari idatzi zituelako. Goi mailako hezkuntza jaso zuen, eta gogor egin zuen lan bakearen alde. Judua zenez, alde egin behar izan zuen Austriatik. Urteetan, ahaztu samar egon da, baina azkenaldian liburu asko berrargitaratu zaizkio. Euskaraz ere hiru lan itzuli zaizkio.[1]