Suge

Artikulu hau narraztiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suge (argipena)».

Suge
Albiar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Mugimenduasnake locomotion (en) Itzuli
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksnake meat (en) Itzuli

Sugeak (Serpentes subordena) hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Hankarik gabeko sugandiletatik bereizten dira ez dutelako betazalik ez eta kanpo belarririk. Squamata guztiak bezala Vertebrata ektotermiko amniotak dira eta ezkatak dituzte. Sugandilek bezala burezurrek ez dute artikulazio sendorik eta euren burua baino handiagoak diren animaliak jan ditzakete. Euren gorputz estuak izan ahal izateko binaka dituzten organoak (adibidez giltzurrunak) bata aurrean eta bestea atzean dituzte. Gehienek birika funtzional bakarra dute. Espezie batzuek aldaka bestigial bat dute, kloakaren bi aldeetan.

Antartikan ezik beste kontinente guztietan aurki daitezke sugeak.[1] Gaur egun 15 familia ezagutzen dira, 456 genero eta 2.900 espezierekin. Era guztietako tamainak dituzte, oso txikitik (10 cm) oso handira (7,6 metroko anakondak). Titanoboa fosila 13 metro luze zen. Uste denez, Kretazeoan uretako edo zuloak egiten zituzten sugandilatik eboluzionatu zuten. Gaur egungo dibertsitatea Paleozenoan lortu zen.

Espezie gehienak ez dira pozoitsuak eta pozoia dutenek batez ere hiltzeko erabiltzen dute, autodefentsarako baino gehiago. Espezie batzuek duten pozoia nahikoa indartsua da gizakiak hiltzeko.

  1. (Ingelesez) Kasturiratne A., Wickremasinghe A. R., de Silva N., Gunawardena N. K., Pathmeswaran A., et al.. (2008). Winkel, Ken ed. «The Global Burden of Snakebite: A Literature Analysis and Modelling Based on Regional Estimates of Envenoming and Deaths» PLoS Medicine 5 (11): e218.  doi:10.1371/journal.pmed.0050218. PMID 18986210. PMC 2577696..

Developed by StudentB