Suite (musika)

Artikulu hau konposizioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suite (argipena)».

Suite[1] izenekoa zenbait mugimendu laburrek osatutako musika lan bat da, mugimendu hauek barroko garaiko dantza ezberdin batzuk direlarik. Suitea era modernoko orkestrarako lehen lanetakotzat hartua da. Barne batasuna egon zedin, suite bateko mugimendu guztiak tonalitate berean idazten ziren, edo bere erlatibo txikian. Beste batzuetan musika gai bat aurkezten zen dantza ezberdinetan. Horregatik genero hau XVII. mendean sortu zen sonata formaren aurrekaritzat hartu izan da. Dantzek forma bitar sinple bat zuten, hau da, bi sekzio nahiko berdintsuak. Suite bat hamar mugimendu inguruz osatua zegoen. Preludio batekin hasten zen. Lehen dantza alemanda bat izan zitekeen, erritmo bizikoa; ondoren kourante edo zarabanda bat; bourrée bat, erritmo moderatukoa eta hala jarraituz, dantza bizi batekin amaitzeko, Giga kasu. Suiteak bere garairik oparoena Georg Friedrich Händel eta Johann Sebastian Bach konposatzaile alemaniarrekin izan zuen XVIII. mendean. Barrokoa amaitzean, suitea tonalitate ezberdinak nahasten zituen musika forma sofistikatu bat izan zen, gaiak kontrastatzen zituen lanaren hasieran aurkeztuz eta amaieran berrezarriz. Hitz batean, sonataren sorrera iragartzen du, suitea ordezkatuko duena genero instrumental bezala XVIII. mendearen bigarren erdian.

Forma honek izen ezberdinak jaso ditu garaia, herrialdea eta konposatzailearen arabera. Horien artean:

Gainera, suitea, oinarrizko piezaz eta ez oinarrizko piezaz osatua zegoen.

  • Oinarrizkoak:
    • Alemanda alemaniarra (gortetiar dantza bikote lerro batentzako)
    • Courante frantziarra (dantza bizia)
    • Zarabanda espainiarra (espainiar jatorriko dantza motela)
    • Giga ingelesa (dantza azkarra eta bizia), beti barrokoko suitea ixten duena.
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Developed by StudentB