Suizidioa - Laguntza lortzeko telefonoak : Aidatu.org - Harremanetarako telefonoak (<<< Egin klik) (Frantsesez) Lignes d’écoute (<<< Egin klik) |
Suizidioa, norberak bere buruaz beste egitea, buru-hiltzea edo buru-hilketa nork bere burua nahita hiltzean datza. Ekintza hori egin duenak bere buruaz beste egin duela esan ohi da. Buru-hilketarako arrazoiak askotarikoak dira, hala nola depresioa, mina (fisikoa zein psikikoa), edota arazo ekonomikoak. Erlijio askok bekatutzat jotzen dute, eta legedi askoren arabera delitua ere bada. Bestalde, zenbait kulturatan umiliazioari edo egoera mingarriei irtenbidea emateko modu ohoretsutzat dute suizidioa.[1]
Buru-hilketatzat hartzeko, hilketa horrek nork bere buruari nahita egindakoa izan behar du. Beraz, martiriak ez dira suizidiotzat hartzen, izan ere, sinesmen batengatik egiten dute. Horregatik, sakrifizioak, gudak eta beste norbaiten bizitza salbatzeko egoeratan ematen diren hilketak ez dira suizidio gisa sailkatzen. Norberak bere buruaz beste egiteak ondorio legalak izan ditzan, frogak egon behar dute hildakoak bere buruaz beste egin nahi zuela baieztatu ahal izateko. Bestalde, hildakoak suizidatzeko laguntza jaso badu, laguntzailea hilketa baten konplizetzat hartzen da, eta hori lege kodeetan delitua izaten da.