Suntsipen handiko armak (ingelesez: WMD edo weapons of mass destruction) bereizi gabe pertsona asko hil eta kalte ekonomiko handiak sortzen dituzten armak dira. Suntsipen handiko armak nuklearrak, biologikoak eta kimikoak dira.
Esaldia lehendabizikoz 1937an sortu zen, Cosmo Gordon Lange Canterburyko artzapezpikuak Gerra Zibilean Gernikan Luftwaffek egindako aire-bonbardaketa deskribatzeko[1]. Handik esaldia garatu egin zen eta 1991ko Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 687. ebazpenean aipaturiko arma nuklear biologiko eta kimikoak izendatzen erabili zuten, batez ere Arma Atomikoak Ez Ugaltzeko Ituna, Arma Biologikoei Buruzko Ituna eta Arma Kimikoei Buruzko Ituna aritzen bagara.
Gainera, badaude maiz sailkapen honetan sartzen dituzten beste arma motak: