Tajik etnia تاجيک | |
---|---|
Tajik (Afganistan) | |
Biztanleak guztira | |
15 - 20 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Afganistan:8.213.380 milioi (2012)[1] Tajikistan:6.206.939 (2012)[2] Uzbekistan:1.419.709[3] Txina:41.028[4] | |
Hizkuntza | |
Persiera (Dari eta Tajikera dialektoak) eta Pamirreko hizkuntzak | |
Erlijioa | |
Musulman-sunitak eta gutxiengo xiita | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Tajik[5] (persieraz: تاجيک, Tājīk, errusieraz: Таджики, txinera tradizionalez: 塔吉克族; pinyinez: Tâjíkè zú) Erdialdeko Asian bizi den eta persiera hizkuntza (dari eta tajikera dialektoak) duen talde etnolinguistikoa da. Multzo handienak Afganistan, Tajikistan eta Uzbekistanen bizi dira. Afganistango gerratik ihes egindako asko Iran eta Pakistanen bizi dira.[6]
Hasieran tajik terminoa mespretxuzkoa zen baino azkeneko hamarkadetan, batez ere sobietar administrazioaren eraginez, onargarri bihurtu da. Tajikak izendatzeko fārsī (persiar), fārsīwān (persieradun), eta dīhgān (tajikeraz: Деҳқон, dehqon, literalki "nekazari edo herritar sedentarioa") hitzak ere erabiltzen dira.
Txinako tajikak Xinjiang probintzian bizi dira eta iraniar hizkuntzetan mintzatzen dira (sarikoli eta wakhi).