Tarbeliar

Antzinako euskal tribuen eta ingurukoen kokapena, beltzez aurreindoeuroparrak eta grisez zeltak

Tarbeliar[1] (latinez: Tarbelli)[2][3] (grekoz (Τάρβελλοι/Tárbelloi)[4] egungo Lapurdi eta Nafarroa Beherean eta Gaskoniako Chalosse eskualdean bizi zen akitaniar herria izan zen[5] eta aitzin-euskaldun gisa sailkatzen da[6]. Iturri klasikoek diote Aturri ibaiaren (latinez: Aturrus) erdialdean eta behealdean bizi zirela, alde bietan. Hiriburua Aquae Tarbellicae, zuten, egungo Akize. Ausoniok esana «Tarbeliarrek orro egiten duten eskualdea».

Publio Lizinio Krasok menperatu zituen K.a. 56. urtean, eta ondoren, beste herri batzuekin batera, Civitas Aquensium hiria sortu zuten, Gallia Akitania barruan, aurretik, latindarrek Aquae Tarbellicae edo Aquae Terebellicae[4] izendatzen zuten kokagunean.

Ausciarreekin batera, Akitaniako herri boteretsuenetako bat izan ziren.[7] Tarbeliarrak lau triburen konfederazioa izan zen. Kokosateak eta tarusateak ziren, seguruenik, haien bezeroak.[7]

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. Julio, Zesar. Commentarii de bello Gallico. 3,27.
  3. (Gaztelaniaz) Conesa Navarro, Pedro; Martínez García, José J.; Celso, Sánchez Modegar; Molina Valero, Carlos. (2017). «La romanizacion y la explotacion de las fuentes termales.» I Congreso Internacional de Jóvenes Investigadores del Mundo Antiguo: 398. ISBN 978-84-931372-3-6..
  4. a b (Ingelesez) Demarolle, Jeanne-Marie (Nancy). (2006-10-01). Tarbelli. Brill (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  5. Aitzineuskara edo protoeuskararen Euskal Tribuak Rohlf-ko mapa toponimikoa
  6. (Frantsesez) Iglesias, Hector. (2008). «Observations concernant les récentes critiques et omissions de Joseba Lakarra à propos des recherches d'Hector Iglesias sur la problématique "basco-ibérique" suivies d'une hypothèse inédite concertant l'inscription de Liria» Arse: Boletín anual del Centro Arqueológico Saguntino (42): 35–104. ISSN 0213-8026. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  7. a b (Frantsesez) Duval, Paul Marie. (1989). "Les peuples de l'Aquitaine d'après la liste de Pline" IN: Travaux sur la Gaule : 1946-1986. Ecole française de Rome ISBN 2-7283-0167-0. PMC 21275363. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).

Developed by StudentB