Thomas Lanier Williams III (Columbus, Mississippi, 1911ko martxoaren 26a – New York, 1983ko otsailaren 25a) antzerkigile estatubatuarra izan zen. Bi aldiz eraman zuen Pulitzer saria, 1948an Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) obragatik eta 1955an A Cat on Hot Tin Roof obragatik. Bi horiez gain, New Yorkeko Antzerki Kritikaren saria jaso zuten The Glass Menagerie (1945) eta The Night of the Iguana (1961) lanek. Bere antzerki lanetako asko film bihurtu izanak mundu-mailako ospea eman dio[1].