Terrakota

1974an Chinan aurkitu ziren terrakotaz eginiko zortzi mila gudari Qin Shi Huang mausoleoan.

Terrakota edo lur egosi (italieraz terra cotta) modelatutako eta labean gogortutako buztina da. zeramikazko lanen funtsa, ontziendako zein eskulturak egiteko edo arkitektura apaindurarako erabilia. 1974an Chinan aurkitu ziren terrakotaz eginiko zortzi mila gudari Qin Shi Huang mausoleoan.

Urruneneko garaietatik, gizakiarentzat, buztina izan da objektuak egiteko materialik garrantzitsuena. Naturan barra-barra dago, eta soilik eskuekin, beste ezeren beharrik gabe, modelatzeko oso erraza da. Buztina, substantzia organiko kopuru txiki bat duen mineral nahasketa bat da.


Developed by StudentB