Terrorismoaren aurkako gerra | |||
---|---|---|---|
2001eko irailaren 11ko atentatuen osteko irudia; Estatubatuar infanteria Afganistanen; Estatubatuar soldadu bat bere afganiar itzultzailearekin Zabul probintzian, Afganistan; Kotxe-bonba baten eztanda Bagdaden | |||
Data | 2001eko irailaren 11 – gaur egun[1][2] | ||
Lekua | Mundua (nagusiki Ekialde Hurbil Handia) | ||
Egoera | Afganistango gerra (2001-2014):
Insurgentzia Yemenen (1992–2015):
Ipar-mendebaldeko Pakistango gerra (2004tik):
Estatu Islamikoaren aurkako Gerra (2014tik):
Besteak:
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Galerak | |||
800.000 hildako baino gehiago[3]. 37 milioi desplazatu baino gehiago[4]. |
Terrorismoaren aurkako gerra (ingelesez War on Terror) 2001eko irailaren 11ko Ameriketako Estatu Batuen aurkako atentatuen ostean egindako nazioarteko kanpaina militarraren izena da[5]. Helburu nagusia mundu musulmanean dauden talde islamista estremistak dira, batez ere al-Kaida eta Estatu Islamikoa, zein munduan zehar dituzten beste izendapen batzuk[6][7]. Estatu Batuek eta Erresuma Batuak zuzenduak, NATOren kideek eta beste hainbat herrialdek hartzen dute parte.[8]
'Terrorismoaren aurkako gerra' esapidea lehendabizikoz George W. Bush presidenteak 2001eko irailaren 20an erabili zuen[9]. Harrezkero, Bushen administrazioak eta mendebaldeko hedabideek militarki, politikoki, legalki edo ekonomikoki terroristatzat hartutako erakunde eta erregimenak erasotzeko esaldia erabili dute, batez ere islamistak edo al-Qaedaren kideak aipatzean.
Nahiz eta Barack Obama presidentearen administrazioak esapidea erabili ez (honek "itsasoz haraindiko kontingentzia operazioa" edo Overseas Contingency Operation hobesten du), politikariek, hedabideek edo indar armatuek erabiltzen dute[10].
Era berean, Bushek operazio handiak (Afganistango eta Irakeko gerrak) hasi arren, Obamak droneen erasoak hobesten ditu gerrak oraindik martxan dauden arren.