Thabo Mvuyelwa Mbeki (1942ko ekainaren 18a) Hegoafrikako Errepublikako lehendakari izan zen 1999tik 2008ra.
Hegoafrikako Transkei lurraldean jaioa, xhosa etnikoa izan zen. Epitanette eta Govan Mbeki (1910-2001) izan zituen guraso, biak ere irakasleak. Gurasoak Afrikako Kongresu Nazionaleko (ANC) aktibistak izan ziren, aita Hegoafrikako Alderdi Komunistako jarraitzaile sutsua zelarik.
Mbekik Ekonomian Masterra dauka Sussexko Unibertsitatetik. Apartheid garaian kartzelatua izan ondoren Erresuma Batuan erbestean igaro zituen urte asko, Nelson Mandela kaleratu ondoren itzuli zelarik.
Mbekik NEPAD programa ekonomikoa eta Afrikako Batasunaren sorrera bultzatu zituen eta Ruanda, Burundi eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren arteko negoziaketetan indar asko izan zuen.
2008ko irailean, Zimbabweko presidente den Robert Mugabek oposizioko alderdiekin batasun nazionalerako akordio batzuk lortzea ahalbidetu zuen.