The Age of Innocence (euskaraz Xalotasunaren Adina) 1993ko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama filma bat da. 1920ko Edith Wharton idazlearen izenburu berdineko The Age of Innocence eleberrian oinarritua dago. 1924ko The Age of Innocence film mutua eta 1934ko The Age of Innocence filmaren berregokitzapena ere bada. Daniel Day-Lewis, Michelle Pfeiffer eta Winona Ryder aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zitun, bakarra irabaziz: Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Gabriella Pescucci). Bigarren emakumezko aktore onenaren BAFTA Saria (Miriam Margolyes) eta Bigarren emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria (Winona Ryder) ere irabazi zituen.