The Byrds | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Los Angeles |
Musika mota | folk rock, rock psikodeliko eta country rock |
Urteak | 1964 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Columbia Records Asylum Records Elektra Records |
Roger McGuinn Gene Clark David Crosby Chris Hillman Gram Parsons | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
thebyrds.com | |
The Byrds Estatu Batuetako 60. hamarkadako musika talde bat izan zen, rock psikodelikoaren eta country rockaren aitzindaria. 1964ean Los Angelesen (Kalifornia) sortuak, partaide aldaketa anitz izan zituen urteetan zehar. Roger McGuinn izan zen partaide egonkor bakarra taldea desegin arte, 1973an.
Beraien abestirik famatuenen artean ondokoak aipa daitezke: Bob Dylanen “Mr. Tambourine Man” eta “My Back Pages”, Pete Seegerren “Turn! Turn! Turn!” eta Carole Kingen “Goin’ Back”. Beraiek idatzitakoen artean, "I’ll Feel a Whole Lot Better", "Eight Miles High" eta "So You Want to Be a Rock 'n' Roll Star" dira ezagunenetako batzuk.