The China Syndrome (euskaraz Txinako Sindromea) 1979ko James Bridges estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Jane Fonda, Jack Lemmon eta Michael Douglas aktoreek antzeztu zuten.
Hainbat Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabaziz.
Izenburua AEBtako erreaktore nuklear bat urtu ezkero, honek Lurra iragan eta Txinara iritsiko delako teoriari lotua dago (ikus Txinako sindromea). Txina metafora bat da, AEBen antipoda Indiako Ozeanoan baitago.
Filma 1979ko martxoaren 16an estreinatu zen, Three Mile Islandeko istripua jazo baina hamabi egun aurretik. Three Mile Islandeko zentral-nuklearraren istripua puri-purian zegoenez filma honi entzutea eta ikusle aldetik arrakasta mena zion.