Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
The New York Times | |
---|---|
NewYorkTimes.svg | |
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1851 |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaratze lekua | New York Times Building, New York |
Formatua | izara |
Argitaletxea | The New York Times Company (mul) eta A. G. Sulzberger (en) |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 443.000 (2019) 1.122.400 (2000) 1.132.000 (2003) 1.103.600 (2006) 648.900 (2014) |
Banatze-eremua | Ameriketako Estatu Batuak |
Maiztasuna | Egunero |
Salneurria | 1,25 $ |
Historia | |
Sortzailea | George Jones eta Henry Jarvis Raymond |
Editore-burua | Joseph Kahn (en) |
Erredaktoreak | Joseph Kahn (en) |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0362-4331, 1553-8095 eta 1542-667X |
www.nytimes.com | |
The New York Times informazio orokorreko hedabide estatubatuar bat da. New Yorken sortu zen 1851n[1], hiriko gertaeren berri emateko. 1980tik aurrera, izaera nazionala izaten eta herrialde osoko gaurkotasunari buruzko informazio zabalagoa eskaintzen hasi zen: AEBetako hedabide garrantzitsuena da, 132 Pulitzer sari irabazi baititu.[2]
Gainera, egunkariak atzerrirako saltoa egin zuen 2009an[2], nazioarteko bertsioa abiarazi zuenean. Edizio global horrek, hain zuzen, urte horretantxe jaso zuen International New York Times izena, baina International Herald Tribune du aurrekari. Gaur egun, 180 herrialdetan baino gehiagotan banatzen da[3], eta nazioarteko egoitza Parisen du 1967tik geroztik. Bi egunkari bertsioak, eta baita bestelako hainbat eduki ere, New York Times Company enpresaren produktu dira, eta Arthur Ochs Sulzberger du presidente 1992tik geroztik.[2]
Formatu originala paperezkoa da; handik abiatuta, euskarri digitaleko bertsioa 1996an abiatu zen[2]. Webgune nagusiaz gain, eduki ugari beste hainbat gizarte sare eta euskarriren bidez ere eskaintzen ditu. Egunkaria ez ezik, hainbat gai ardatz dituzten magazinak ere biltzen ditu taldeak. Horien artean, Newsletter buletina.
NYTimes.com webguneak 150 artikulu argitaratzen ditu egunean, astelehenetik larunbatera, eta 250 inguru igandeetan. Danielle Rhoades Hak The New York Timesen bozeramaileak adierazi zituen datu horiek.[4]
Edizio digitaleko edukiak hiru hizkuntzatan argitaratzen ditu, bertsio banatan: ingelesez, txineraz eta gaztelaniaz.