The Simpsons (eusk. 'Simpsondarrak'[1]) Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidun telesail arrakastatsua da. 25 denboraldi dirau telebistan eta 549 kapitulo batzen ditu 1989ko Abenduaren 17an debuta egin zuenetik FOX telebista estatubatuarrean. Jatorriz The Tracey Ullman Show-aren parte zen eta Gracie Films-ek ekoizten du 20th Century Fox-entzat.
Satirikoa oso, telesailak gizakiaren alderdi askoren parodia egiten du, baina batez ere "erdi mailako amerikar"-en bizimodua, bere familia eredua eta orokorrean AEBetako kultura, gizartea eta baita telebista ere. Simpsondarrak inoiz animazioz egindako telesailik onena bezala ikusia dago kritiko askoren partez, baita Time aldazkari ospetsuaren partetik. Argitalpen honek XX. mendeko telesailik hoberena izendatu zuen 1998an. Izugarrizko eragina eduki du kultura herrikoian Gerra Hotza amaitu ta hurrengo urteetan. Gaur egun, ospe edo entzute estatusa ematen dio bere burua telesail honetan paradoiatzen duen edonori.