The Vikings (euskaraz: «Bikingoak») 1958ko abenturazko filma da, Edison Marshallen The Vikings eleberriaren egokitzapena, Richard Fleischer estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Eleberria eta filma Ragnar Lodbrok buruzagi bikingoaren eta haren semeen sagetan oinarriturik daude. Kirk Douglas, Tony Curtis, Janet Leigh, Ernest Borgnine, James Donald, Alexander Knox eta Frank Thring izan ziren aktore nagusiak, eta Orson Wellesek ipini zuen narratzailearen ahotsa.
Nagusiki Norvegiako Maurangerfjorden fiordoan filmatu zen, eta Aellaren gazteluko eszenak Britaniako Fort-la-Latten.