Tiananmen plazako protestak | |
---|---|
Mota | manifestazio sarraski |
Honen izena darama | Tiananmen plaza |
Honen parte da | Gerra Hotza |
Denbora-tarte | 1989ko apirilaren 15a - 1989ko ekainaren 4a |
Data | 1989 |
Kokaleku | Tiananmen plaza |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Pertsona hilak | 10.454 |
Osatuta | |
Hashtag | #TiananmenSquareMassacre |
Tiananmen plazako protestak, Tiananmen plazako sarraskia edo Tiananmen plazako matxinada Txinako Herri Errepublikan 1989ko apirilaren 15 eta ekainaren 4aren artean gertaturiko manifestaldiak izan ziren. Protestek Askapenerako Herri Armadak mobilizazioa bertan behera utzi zuen lekuaren izena daramate, Beijingeko Tiananmen plaza hain zuzen ere. Manifestariak hainbat taldetako kideak izan ziren: Txinako Alderdi Komunista zapaltzaile eta usteltzat zuten intelektualak, inflazioa eta langabeziaren aurka aritzen ziren langileak, demokrazia eskatzen zuten ikasleak, eta abar. Hu Yaobangen heriotzak protestak piztu zituen.
Txinako Alderdi Komunistaren baitan desadostasunak zeuden protestak amaitzeko moduari buruz. Azkenean protestak itoaraztea erabaki eta maiatzaren 20an gerra-legea ezarri zuen. Ekainaren 3ko gauean tankeak eta infanteria bidali zituen plazara[1]. Hildakoen kopurua ezezaguna da[2]: 400-800 (CIA), 2.600 (Txinako Gurutze Gorriaren iturri ezezagunak). 7.000 eta 10.000 zaurituen artean ere izan ziren. Gero, protesten bultzatzaileak atxilotzeari ekin eta nazioarteko hedabideak egotzi zituen.
Nazioartean, Txinako Gobernuaren jarrera gaitzetsi zuten. 1989an tankearen aurrean zutik iraun zuen manifestari gaztearen argazkiak World Press Photo saria irabazi zuen.