Tiber | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 405 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°47′13″N 12°04′40″E / 43.78692°N 12.07767°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 17.375 km² |
Ur-emaria | 239 m³/s |
Lakuak | Lago di Corbara (en) |
Bokalea () | Tirreniar itsasoa |
Tiber[1] (Tevere italieraz; Tiberis latinez) Italiar penintsulako ibaia da. 405 km luze da eta Italiako bigarren ibairik luzeena da, Poren ondotik. Sorburua Apeninoetan du, Fumaiolo mendian, Toskanan. Ondoren Umbria eta Lazioko eskualdeak zeharkatzen ditu Peruggia eta Erromatik pasatuz. Ibaia Ostia hiri zaharrean bi itsasadarretan banatzen da, Isola Sacra (hegoaldean) eta Fiumicino (iparraldean) eta bi horiek Tirreniar itsasoan itsasoratzen dira.
Tiber ibaiaren ur-emaria guztiz irregularra da eta Erromako auzo batzuetan uholdeak gertatzen ziren, ibilgua kanalizatu zuten arte.