Tibetar budismoa, lamaismo ere deitua, budismo-eskola bat da, Tibeten, erdialdeko Asian eta Mongolian hedaturik dagoena; Tibeten errotu eta moldatu zelako du izen hori. Funtsean, budismo mahāyāna motakoa da, nahiz bertako Bön antzinako erlijioaren elementuak beretu dituen, Padmasambhava hinduak VIII. mendean zabalduriko vajrayāna edo tantrismo budikoaren praktikekin batera.
Budismo tibetarra Butan, Mongolia, Nepal, Txinako zenbait lekutan (Tibet edo Mantxuria), Errusiako zenbait zonaldetan (Buriatia, Kalmukia eta Tuva) eta Indiako zenbait lekutan (Ladakh, Sikkim eta Dharamsala bezalako Himalaya indiarretan).
20 milioi jarraitzaile inguru dituenez eta nagusitasuna duenez herrialde desberdinetan, budismoaren adar garrantzitsu eta handienetariko bat da[1].
Budismo mota honi lotuta "lama"ren figura agertzen da, laikoa zein monastikao izan daitekeena. Budismoaren banaketa klasikoan, hau da, monje eta laikoen artekoan, lama tibetarrek garrantzia berezia daukate, ez erlijioaren alorrean soilik, bizitza sozial eta ekonomiak ere bai.