Ticino | |||
---|---|---|---|
Suitza | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Ticino | ||
Estatu | Suitza | ||
ISO 3166-2 | CH-TI | ||
Hiriburua | Bellinzona | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°19′N 8°49′E / 46.32°N 8.82°E | ||
Azalera | 2.812,15 km² | ||
Mugakideak | Grisonia, Uri kantonamendua, Valais kantonamendua, Piemonte, Lombardia, Comoko probintzia, Vareseko probintzia eta Verbano-Cusio-Ossolako probintzia | ||
Punturik altuena | Rheinwaldhorn (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 353.343 (2018ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 125,65 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | italiera | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Matrikula | TI | ||
ti.ch |
Ticino (alemanez Tessin) Suitzako hegoaldean dagoen kantonamendua da, italierazko hiztunak nagusi dituena. Hiriburua Bellinzona da.
Alpe mendiek hartzen dute kantonamendua eta, San Gotardoko tunelari esker (28 km), Italiaren eta Suitzaren arteko komunikabide garrantzitsuenetako bat da. Iparraldea oso menditsua da eta hegoaldean, zelaiagoa eta epelagoa baita, bizi dira ia biztanle gehienak. Ticino ibaia igarotzen da handik, eta hego eta hego-mendebaldeko eskualdeetan Luganoko eta Maggiore aintzirak daude. Laborantza (garia, garagarra, patatak, fruitu arbolak, tabakoa, mahatsa), abere hazkuntza (behi azienda) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.