Tirana

Tirana
Tiranë
Tirona
Tiranë
hiria
Hiriaren gaueko ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Albania
Konderria
Barrutia
Tirana
Tirana
AlkateaEdi Rama
Izen ofizialaTirana
Jatorrizko izenaTiranë
Tirona
Posta kodea1001–1028
Geografia
Koordenatuak41°19′44″N 19°49′04″E / 41.3289°N 19.8178°E / 41.3289; 19.8178
Map
Azalera41,8 km²
Altuera110 m
Demografia
Biztanleria418.495 (2011ko urriaren 1a)
75.417 (2001)
Dentsitatea10.012 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1614
Telefono aurrizkia4
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakAnkara, Atenas, Bartzelona, Pekin, Brusela-Hiriburua eskualdea, Bukarest, Bursa, Cobourg (en) Itzuli, Doha, Brusela, Udine, Istanbul, Florentzia, Piana degli Albanesi, Grand Rapids, Kiev, Madril, Marseilla, Mosku, Praga, Tesalonika, Seul, Sofia, Stockholm udalerria, Turin, Vilnius, Zagreb, Venezia, Brusela, Zaragoza, Sarajevo, Podgorica, Pristina, Mitrovica, Prizren, Verona, Skopje, Lublin eta Kharkiv
MatrikulaTR
tirana.al

Tirana[1] (albanieraz: Tiranë) Albaniako hiriburua eta hiri handiena da. Izen bereko barrutian dago kokatua, Albaniako erdi-mendebaldean. 353.400 (2003) biztanle bizi dira bertan, musulmanak gehienak. Mediterraneotik hurbil egonda klima mediterraneoko hiria da eta Europako hiri eguzkitsuenen eta euritsuenen artean dago.

Burdin Arotik etengabeko populazioa izan du, eta 1614 urtean hartu zuen hiri izaera otomandarren agindupean. Historikoki Iliarrak bizi ziren eremu horretan, baina Erromak erantsi zuen iliar gerren ondoren, eta Erromatar Inperioaren zati integral bihurtu zen. Garai hartako ondarea nabaria da oraindik ere, Tiranako mosaikoek erakusten dutenez. Geroago V. eta VI. mendeetan, kristau basilika primitibo bat eraiki zen leku horren inguruan. Bizantziar inperioaren ondoren ez zen gune garrantzitsua izan XX. mendera arte, ezen 1912an Albaniako independentziarekin batera Albaniako hiriburua bihurtu baitzen.

Tirana Albaniako gune ekonomiko, finantzario, politiko eta komertzial garrantzitsuena da, herrialdearen erdialdean kokatuta dagoelako eta garraio-gune nagusia delako. Bertan daude presidentearen egoitza ofiziala, lehen ministroarena eta Albaniako Parlamentuarena. Hiria Gazteriaren Europako Hiriburua izango da 2022an.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .

Developed by StudentB