Tokio 東京都 東京都 (Tōkyō-to, Tokio Metropolia) | |||
---|---|---|---|
metropolitan prefecture (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Gobernaria | Honshu Kantō Yōichi Masuzoe | ||
Zuhaitza Lorea Txoria | Ginkgoa Somei-Yoshino gerezi lorea Antxeta mokogorria | ||
Alkatea | Yuriko Koike (en) | ||
Izen ofiziala | 東京都 江戸 Tokio | ||
Jatorrizko izena | 東京都 | ||
Herriburua | Shinjuku Tokio | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°41′22″N 139°41′30″E / 35.6894°N 139.6917°E | ||
Azalera | 2.187,08 km² | ||
Altuera | 6 m | ||
Mugakideak | Chiba, Saitama, Yamanashi eta Kanagawa prefektura | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.264.798 (2022) 217.204 (2020) | ||
Dentsitatea | 6.502 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1868ko irailaren 6a | ||
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Berlin, New York, Hegoaldeko Gales Berria, Jakarta, Seul, Kairoko gobernazioa, Pekin, Erroma, Paris, Mosku, São Paulo, Londres, Damasko, Amman, Casablanca, Delhi eta Honolulu | ||
http://www.metro.tokyo.jp www.metro.tokyo.jp | |||
1989 urtean, Tokiok irudi hau hartu zuen ikurtzat, T itxurako Ginkgo hostoa, Tokioren garapen eta oparotasun handia, xarma eta lasaitasuna irudikatuz. |
Tokio[1][2] (japonieraz: 東京 Tōkyō , «Ekialdeko Hiriburua», toːkjoː ahoskatua) , ofizialki Tokioko Metropolia (japonieraz: 東京都 Tōkyō-to ) Japoniako hiriburua da. Munduko hiririk jendetsuena da, 40,8 milioi biztanlerekin metropoli gunean. Honshu uharteko erdi-ekialdean dago, Kantō eskualdean. Tokioko aglomerazioak Japoniako 47 prefekturetako bat osatzen du, baina ofizialki metropoli edo hiriburu (都 -to) deitzen zaio. Hiri hau herrialdeko zentro politiko, ekonomiko eta kulturala da, eta beste hiriek baino komunikabide, finantza instituzio, unibertsitate, ikastegi, museo, teatro eta gune komertzial kontzentrazio handiagoa dauka.