Errealitate birtuala gure mundu fisikoa baino errealagoa bilakatzen ari da?
Mundu digitala berezko errealitate berri bat al da?
Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da. San Tomas, lehenik eta behin, Jainkoa bazela erakusten eta haren izatea frogatzen saiatu zen; hala, dogmak (Hirutasuna, munduaren sorrera eta Eukaristia, besteak beste) arrazoiaren bidez interpretatzen ahalegindu zen.[3]