Torbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ignacio Allende Fernández |
Jaiotza | Portugalete, 1969ko maiatzaren 25a (55 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktore pornoa, pornographic film director (en) , pornographic film producer (en) , idazlea, komikigilea eta abeslaria |
Izengoitia(k) | Torbe |
Torbe, benetako izenez Natxo Allende Fernández, (Portugalete, Bizkaia, 1969ko maiatzaren 25a - ) euskal aktore, zuzendari eta porno ekoizlea, telebistako showmana, umorista, idazlea eta komikigilea da.
Eguneko 100.000 bisita baino gehiago jasotzen dituen Putalocura webgune pornografikoaren sortzailea da.
2005ean helduentzako zinearen AVN Saria irabazteko hautagaia izan zen aktore onenaren kategorian.
Liburu bat idatzi du: Putalocura, Los mejores artículos de la web más friki de Internet izenekoa, webgunearen lehenengo hamar urteetako artikulurik onenak jasotzen dituena.
Film pornoetan agertzeaz gain, film arruntetan Santiago Segurarekin agertu da Torrente 2 Misión en Marbella, Torrente 3 El protector eta Isi & Disi, alto voltaje paper txikiak antzezten.
2007an eta 2008an Santiago Segurak aurkeztutako LaSexta kateko Sabías a lo que venías programan pornografiari eta sexuari buruz hitz egiten zuen.
Justiziarekin arazo handiak izan ditu, batez ere adin txikiko neskekin aritzeagatik. 2016an hilabete batzuk espetxean eman zituen.