Tory alderdia | |
---|---|
Buruzagia | Jakue II.a Ingalaterrakoa, James Butler, William Pitt "Gaztea", Robert Jenkinson, Arthur Wellesley, Robert Peel |
Sorrera | 1678 |
Desegitea | 1834 |
Eremua | Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlanda |
Ideologia politikoa | kontserbadurismoa, torysmoa |
Tory alderdia edota Toriak, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlandako alderdi politiko bat izan zen. 1678an sortu eta 1834an desegin zen. Beren ideologiaren oinarria kontserbadurismoa zen, alegia torysmoa, hasiera batean, jakobitismoaren alde ere egon zen, nahiz eta handik gutxira babesa ematetik laga. Luzaroan, Whig alderdiarekin lehia bizia izan zuen.
Alderdi honetako buruzagi nagusiak Jakue II.a Ingalaterrakoa, James Butler, William Pitt "Gaztea", Robert Jenkinson, Arthur Wellesley eta Robert Peel izan ziren.
Gaur egun, Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea bere oinordekotzat jotzen da.