Township

Hankey hiria lehen planoan, eta township bat atzerago, hiriaren bazterrean.

Townshipa, Hegoafrikan, auzune pobrea eta azpiegitura eskasekoa da, ez-zurien bizilekua dena. XIX. mende hondarrean hasi eta apartheidaren amaiera arte eraikiak, hiri bakoitzak gutxienez bat dauka, erdigunetik ez oso urrun. Bertako biztanleen bizi maila apurka gora doan arren, herrialdeko biztanlerik txiroenak bertan bizi dira, askotan metalezko xaflez eraikitako gela txikietan.[1]

  1. Arbelaitz Mitxelena, Lander. Bakearen irribarrea. Argia, 2010ko uztailak 11, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-5).

Developed by StudentB