Tullio Levi-Civita (Padua, 1873ko martxoaren 29a - Erroma, 1941eko abenduaren 29a) italiar matematikaria izan zen. Erromako unibertsitateko mekanika irakaslea izan zen. Geometriari eta hidrodinamikari buruzko lanak egin zituen. G. Ricci-Curbastro bere irakaslearekin mekanika klasikoan eta erlatibistan garrantzi handia izan duen diferentzial absolutuaren kalkulua sortu zuen.