Turingo Errege Kanona —Turingo Kanona eta Turingo Errege Zerrenda izenez ere ezaguna— idazkera hieratikoz idatzitako testuak dituen papiro bat da, Turingo Egiptoar Museoan gordeta dagoena; hain zuzen ere museoari hartu dio izena.
Testua, Ramses II.a faraoiaren erregealdian datatua dago (beranduago idatzia egon daitekeen arren), eta Egipton gobernatu zuten faraoien izenak aipatzen ditu, faraoien garaiaren aurretik herrialdea gobernatu zuten jainkoak aurretik dituztela.
Papiroa, 170 zentimetroko luzera eta 41 zentimetroko altuera duena, 160 txatalez osatua dago, gehienak oso txikiak, eta zati asko falta dira.