Txalaparta (argitaletxea) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | International Alliance of Independent Publishers (en) , Editargi (en) eta Euskal Editoreen Elkartea |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1988 |
webgune ofiziala |
Txalaparta Euskal Herriko argitaletxe bat da, 1988an sortua eta egoitza Tafallan duena (Nafarroa Garaia). Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratzen dute batik bat, 30-40 liburu urtean: euskal literatura, beste herrietakoa, saiakera politikoa eta historikoa, kritika soziala, ezkerraren klasikoak, historia entziklopediak, besteak beste. Argitaletxearen ezaugarri nabarmenena bere harpidedun eta irakurle kopurua dira.
Orain, Editoriales Independientes izenarekin, elkarlanean ari dira beste herrietako argitaletxeekin. Hala, Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguaiko Trilce argitaletxeekin batera argitalpen aniztasunaren alde ageri dira.
Argitaletxeak Altafaylla kultura elkartea hartu zuen oinarritu bere sorreran, aldarrikapen kutsuko liburuei tartea eman eta zabaltzeko. Jose Mari Espartza izan du harrezkero sortzaile eta bultza-indar nagusia; haren esanetan, Txalapartak langile talde gaztea du, eta 1.300 liburuko funtsa. Argitaletxea abian jartzeko unean, Navarra 1936. De la esperanza al terror liburuak oihartzun handia hartu zuen.
2023ko irailaren 22an, 35. urteurrena ospatu eta liburu-denda eta egoitza berria ireki zuten Iruñeko Kale Nagusian. Une horretan, Mikel Buldain zebilen argitaletxearen kudeatzaile, eta Garazi Arrula editore[1]