Udalerria (txekieraz: obec, pluralean obce) Txekiako administrazio-zatiketa txikiena da, eta 6.254 zituen 2011n.[1] Herritarrek udal-kontseilu bat (zastupitelvo obce) aukeratzen dute zuzeneko sufragio unibertsal baten bidez, lau urterako. Kontseilu horrek udal-batzorde bateko kideak (rada obce), alkatea eta haren laguntzaileak aukeratzen ditu.[2] Nekazaritza, basoak, udaltzaingoa, ur hornidura eta saneamendua, hondakinak, lehen hezkuntza, etxebizitza eta garraio publikoa Udalaren eskumenetakoak izan daitezke.