Txekoslovakiako Hirugarren Errepublika Třetí Československá republika Tretia česko-slovenská republika | |||
---|---|---|---|
1945 – 1948 | |||
Errepublika parlamentarioa | |||
| |||
Ereserkia [[Fitxategi:Kde domov můj? «Non dago ene etxea?» Nad Tatrou sa blýska «Tatretan tximistargi bat dago»|280px]] Goiburua Pravda vítězí / Pravda víťazí «Egiak gailentzen du» | |||
Txekoslovakia, Gerra Hotzaren garaian | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Praga | ||
Biztanleria | 13607385 (est. 1948) | ||
Azalera | 127900 km2 (est. 1948) km² | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Txekoslovakiar koroa | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Txekiera eta eslovakiera | ||
Historia | |||
Txekoslovakiako Hirugarren Errepublika (txekieraz: Třetí Československá republika; eslovakieraz: Tretia česko-slovenská republika) 1945 eta 1948 artean Txekoslovakiak zuzen izena izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Txekoslovakia sobietarren eragin-eremuan geratu zen, eta inguruabar horrek gerraosteko edozein plan edo estrategia menderatu zuen. Ondorioz, Txekoslovakiako antolaketa politiko eta ekonomikoa, hein handi batean, Moskun bizi ziren Edvard Beneš eta Txekoslovakiako Alderdi Komunistako erbesteratuen arteko negoziazio-arazo bihurtu zen.
1948ko otsaileko estatu-kolpearen ondoren, Txekoslovakiako Alderdi Komunistak Sobietar Batasunaren laguntzarekin boterea hartu zuenean, herrialdea errepublika sozialista bilakatu zen: Txekoslovakiar Errepublika hain zuzen ere.