Txertaketa

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Txertaketa
Deskribapena
Motamedikuntza prebentiboa
active immunotherapy (en) Itzuli
Sortzen duactive immunity (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK99.3 eta 99.5
MeSHD014611

Txertaketa pertsona edo animalia bati txertoa jartzea da, immunitate-sistema gaixotasun jakin baten kontra babesteko. Txertoak ahuldutako mikroorganismo edo birusak dituzte, bizirik edo hilik, edo organismoaren proteinak edo toxinak; eta horrela immunitate hartua handitzen da. Txertaketaren eraginkortasuna sakon aztertu eta egiaztatu da,[1][2][3] eritasun infekziosoen aurka, txertaketa sistemarik eraginkorrena da. [4]

COVID-19-aren aurkako txertaketa.

Txertoek, gorputzaren hartutako immunitatea estimulatzean, gaixotasun infekzioso batek eragindako gaixotasuna prebenitzen laguntzen dute. Populazioaren ehuneko handi bati txertoa jartzean, immunitate kolektiboa sortzen da, eta honek, immunodeprimituta egon daitezkeenak eta txertorik hartu ezin dutenak babesten ditu, ahuldutako bertsio batek ere kalteak eragingo lizkiekeelako. [5] Txertoak eragindako immunitate orokorra, hein handi batean, baztanga mundu osotik kentzearen eta poliomielitisa eta tetanosa bezalako gaixotasunak ezabatzearen erantzulea da.[6][7][8][9] Hala ere, azken urteotan, urte luzez kasu gutxi zituzten zenbait gaixotasunen kasuek gora egin dute, 2010eko hamarraldian txertatze-tasa nahiko baxuak izan direlako, eta, hein batean, txertoen polemikagatik.[10]

Inokulazioa erabiliz aurre hartu nahi izan zitzaion lehen gaixotasuna, seguruenik, baztanga izan zen, eta XVI. mendean lehen bariolazio-erabilera erregistratua eman zen Txinan.[11] Gaixotasunari aurre egiteko txertoa garatu zen lehen gaixotasuna ere izan zen.[11][12] Gutxienez beste sei lagunek erabili zituzten printzipio berdinak aurreko urteetan, baina baztangaren aurkako txertoa Edward Jenner mediku ingelesak asmatu zuen 1796an. Bere eraginkortasunaren frogak argitaratzen eta bere ekoizpenari buruzko aholkularitza ematen lehena izan zen.[13] Louis Pasteur-ek mikrobiologian egindako lanaren bidez txertoaren kontzeptua garatu zuen. Immunizazioari txertaketa (vacunación) deitu zitzaion, behei (latinez, vacca) eragiten dien birus batetik eratorria zelako. Baztanga gaixotasun kutsakor eta hilgarria izan zen, eta infektatutako helduen %20tik %60ra eta infektatutako haurren %80tik gora hiltzen ziren.[14] Azkenean, 1979an, baztanga desagertu orduko, XX. mendean 300 eta 500 milioi pertsona inguru hil zituela uste da.[15][16][17]

Txertaketak eta immunizazioak antzeko esanahia dute eguneroko hizkuntzan. Inokulazioa desberdina da, ahuldu gabeko patogeno biziak erabiltzen baititu. Txertatze-ahaleginek mesfidati samarrak izan dira arrazoi zientifiko, etiko, politiko, segurtasun mediko eta erlijiosoengatik, nahiz eta erlijio garrantzitsurik ez dagoen txertoaren aurka, eta batzuen ustez nahitaezkoa da, bizitzak salbatzeko ematen duten aukeragatik. [18]

  1. (Ingelesez) «Herd immunity (Herd protection)» vk.ovg.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  2. Chang, Yuli; Brewer, Noel T.; Rinas, Allen C.; Schmitt, Karla; Smith, Jennifer S.. (2009-07-09). «Evaluating the impact of human papillomavirus vaccines» Vaccine 27 (32): 4355–4362.  doi:10.1016/j.vaccine.2009.03.008. ISSN 1873-2518. PMID 19515467..
  3. Liesegang, Thomas J.. (2009-08). «Varicella zoster virus vaccines: effective, but concerns linger» Canadian Journal of Ophthalmology. Journal Canadien D'ophtalmologie 44 (4): 379–384.  doi:10.3129/i09-126. ISSN 1715-3360. PMID 19606157..
  4. Vaccines for pandemic influenza. Springer 2009 ISBN 978-3-540-92165-3. PMC 489216221. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  5. (Ingelesez) «Herd immunity (Herd protection)» vk.ovg.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  6. (Ingelesez) «Deputy Director for Infectious Diseases | CDC» www.cdc.gov 2022-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  7. «Vaccines and Infectious Diseases: Putting Risk into Perspective» American Medical Association Briefing on Microbial Threats (National Press Club Washington, DC) 2000-06-01.
  8. Vaccine-preventable diseases. Public Health Agency of Canada.
  9. «NIAID Biodefense Research Agenda for Category B and C Priority Pathogens» United States National Institute of Allergy and Infectious Diseases (NIAID).
  10. Phadke, VK; Bednarczyk, RA; Salmon, DA; Omer, SB. (March 2016). «Association Between Vaccine Refusal and Vaccine Preventable Diseases in the United States: A Review of Measles and Pertussis» JAMA 315 (11): 1149–58.  doi:10.1001/jama.2016.1353. OCLC .5007135 PMID 26978210..
  11. a b Lombard, M.; Pastoret, P. P.; Moulin, A. M.. (2007-04). «A brief history of vaccines and vaccination» Revue Scientifique Et Technique (International Office of Epizootics) 26 (1): 29–48.  doi:10.20506/rst.26.1.1724. ISSN 0253-1933. PMID 17633292..
  12. Behbehani, A. M.. (1983-12-XX). «The smallpox story: life and death of an old disease» Microbiological Reviews 47 (4): 455–509. ISSN 0146-0749. PMID 6319980..
  13. Plett, Peter C.. (2006). «[Peter Plett and other discoverers of cowpox vaccination before Edward Jenner»] Sudhoffs Archiv 90 (2): 219–232. ISSN 0039-4564. PMID 17338405..
  14. Riedel, Stefan. (2005-1). «Edward Jenner and the history of smallpox and vaccination» Proceedings (Baylor University. Medical Center) 18 (1): 21–25. ISSN 0899-8280. OCLC .1200696 PMID 16200144..
  15. Koplow, David A.. (2003). Smallpox : the fight to eradicate a global scourge. Berkeley : University of California Press ISBN 978-0-520-23732-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  16. UC Davis Magazine, Summer 2006: Epidemics on the Horizon. .
  17. How Poxviruses Such As Smallpox Evade The Immune System, ScienceDaily.com, 1 February 2008.
  18. (Ingelesez) Jr, Donald G. McNeil. (2019-04-26). «Religious Objections to the Measles Vaccine? Get the Shots, Faith Leaders Say» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).

Developed by StudentB