Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.Txillardegi ulertzeko gakoak. Irudi gehiago
Hizkuntzalaritzan, euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen,[5] eta euskal azentuari buruzko aditu handienetako bat zen (doktorego tesia gai horrexetaz egin zuen).[4]
Soziolinguista aitzindaria izan zen. Hizkuntza estandarraren beharrezkotasuna defendatu, soziolinguistikan eredu matematikoa aplikatu, eta soziolinguistikaren eta politikaren arteko lotura azpimarratu zuen.
Profil poliedrikoa dauka, gutxik bezala herri honetan, Txillardegik. Politika, hizkuntza, soziolinguistika eta literatura. Azken hamarkadetako erreferentzia nagusietakoa. Alor horietan guztietan lehen mailako eragilea izan zen, baina soziolinguistikarenean aitzindaria.
Bizi osoa eman du Euskal Herriaren aldeko ahaleginean eta haren jarduna garbia eta gardena izan da. Ez da sekula isildu eta kikildu, ez da sekula lausengu eta zurikerietan aritu. Nonbait ere horregatik itxi zizkioten Euskaltzaindian sartzeko ateak, eta nonbait ere horregatik baztertu dute beste zenbait erakundetan.