Txinera

Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txino (argipena)».
Txinera
汉语 — 汉语 — 汉语 — 漢語 — 漢語 — 中文
Txinera hiztunen mundua.

Argibidea:      Txinera administratiboki nahiz ama hizkuntza gisa nagusia den herrialdeak      5.000.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak      1.000.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak      500.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak      100.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak

     Txinera hiztun kopuru handia dituzten kokapenak
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTxinako Herri Errepublika (Txina kontinentala, Hong Kong eta Macao), Txinako Errepublika (Taiwan eta beste uharte batzuk), Malaysia, Indonesia, Thailandia, Vietnam, Birmania, Kanbodia, Singapur, baita ere Japonia, Ipar Korea, Hego Korea, Filipinak eta txinatar taldeak mundu osoan zehar
Hiztunak1.300 milioi baino gehiago
Rankinga1 (hizkuntza bakar bezala hartuz gero)
OfizialtasunaTxina, Taiwan, Singapur, Nazio Batuak
Eskualdea(gehiengoak): Ekialdeko Asia eta Hego Asiako zati batzuetan
(gutxiengoak): Txinatar taldeak Mendebaldeko Asia, Amerika, Afrika, Europa eta Ozeania
AraugileaTxinan: hainbat agentzia
Taiwan: Mandarinera Babesteko Kontseilua
Singapur: Mandarinera Babesteko Kontseilua Mintzatu Mandarinera Kanpaina
Hizkuntza sailkapena
Sino-Tibetarra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza isolatzailea eta hizkuntza analitikoa
Alfabetoatxinatar karakterea, Txinera tradizionala eta txinera sinplifikatua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1zh
ISO 639-2zho chi
ISO 639-3zho
Ethnologuezho
Glottologsini1245
Wikipediazh
ASCL71
Linguist Listchin
IETFzh
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Txinera[1][2](中文 / Zhōngwén) edo hizkuntza senitiarrak ( 汉语 edo 漢語 / Hànyǔ) hizkuntza bat edo hizkuntza familia bat kontsidera daitezke, eta jatorriz han etniaren hizkuntzak dira. Hizkuntza sino-tibetarren adar bietako bat da. Munduko populazioaren seiren batek, 1.300 milioi pertsona inguruk, txineraren formetako bat darabil ama-hizkuntza lez. Hizkuntza familia bezala, txinerak 1,2 mila milioi hiztun inguru ditu; mandarinerak bakarrik 850 milioi hiztun inguru ditu, munduko beste edozein hizkuntza gaindituz.

Ahozko txinera bere barne desberdintasunengatik da ezaguna, halere, aldaera guztiak dira tonalak eta analitikoak. Sei eta hamabi talde erregional bitartean dago (sailkapen eskemaren arabera); handiena mandarinera da (850 milioi pertsona), jarraian wu aldaera legoke (90 milioi), ondoren min mintzaira (70 milioi) eta azkenik kantonera (70 milioi). Talde hauetako asko elkarrekiko ulergaitzak dira, baina batzuk, esaterako xiang eta hego-mendebaldeko mandarinera, zenbait adiera eta ulergarritasun maila jakin bat partekatzen dituzte. Txinera hiru azpimintzairadun makrohizkuntza lez dago klasifikaturik ISO 639-3 kodean, baina txineraren aldaeren identifikazioa hizkuntza edo dialekto moduan nahiko eztabaidatua da.

Ahozko txineraren era estandarizatua mandarinera estandarra da (普通话 / pǔtōnghùa, 国语 / gúoyǔ), Beijing hiriko dialektoan oinarritua. Hau Txinako Herri Errepublikako eta Txinako Errepublikako hizkuntza ofiziala da, eta baita Singapurreko lau hizkuntza ofizialetako bat ere. Txinera NBEko sei hizkuntza ofizialetako bat ere bada. Beste aldaeretatik, kantonera estandarra ohikoa eta eragingarria da itsasoz haraindiko kantonera-hiztunen komunitateetan, eta Hong Kongeko hizkuntza ofizialetako bat da ingelesarekin batera, eta Macaun portugesarekin. Hegoaldeko min mintzaira, min talde linguistikotik dator eta oso hedatuta dago Fujian hegoaldean, Taiwanen eta Hego-Ekialde Asiarrean.

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).

Developed by StudentB