Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Txinera tradizionala (繁體中文 / 繁体中文, fántǐ zhōngwén) karaktere tradizionalez idatzitako txinera da.
Txinako Herri Errepublikak XX. mendeko erdialdean txineraren idazkeraren inguruan eginiko erreformatik aurrera, bi estandar idatzi daude: Txinako Herri Errepublikan eta Singapurren, sinplifikatua darabilte, baina Taiwan, Hong Kong eta Macaon, tradizionala.
Karaktere tradizionalak fántǐzì (繁體字 / 繁体字, "forma konplexuko karaktereak") izenaz ezagutzen dira. Taiwanen, zhèngtǐzì (正體字, 正体字, "forma egokiko karaktereak") izena erabili nahiago dute, taiwandarrek ez baitute uste karaktere horiek konplexuak direnik, egoki eta ortodoxoak baizik. Mendebaldean erabiltzen den "karaktere tradizional" izena egokia da, ez duelako ez konnotazio positiborik, ez negatiborik.