Txirula Magikoa | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 1791 | |||
Argitaratze-data | XVIII. mendea | |||
Estreinaldi-data | 1791ko irailaren 30a | |||
Izenburua | Die Zauberflöte | |||
Jatorrizko herrialdea | Austriako artxidukerria | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | singspiel (en) eta opera | |||
Hizkuntza | alemana | |||
Zatiak | 2 ekitaldi | |||
Telesaila | list of operas by Wolfgang Amadeus Mozart (en) | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Hitzak | Emanuel Schikaneder | |||
Libretista | Emanuel Schikaneder | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Wolfgang Amadeus Mozart | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Txirula Magikoa[1] (alemanez: Die Zauberflöte) Wolfgang Amadeus Mozart musikagilearen bi ekitaldiko singspiel bat eta Emanuel Schikaneder musikariaren alemanezko libreto bat da. Mozart bizirik zegoela eszenatokian agertutako azken opera izan zen, 1791ko irailaren 30ean Viena hiriko Theater auf der Wieden antzokian estreinatu zelarik. Singspiel delakoa alemanezko opera herrikoi mota bat da.
Operan Gauaren Erreginak Tamino Printzea konbentzitzen du bere alaba Pamina Sarastro apaiz nagusiaren bahitzetik askatzeko; horren ordez Sarastroren idealak ikasten ditu eta berarekin batzea erabakitzen du. Tamino eta Paminak iniziazio tradizio ezberdinak egiten dituzte, Erregina eta bere gortea desagertaraztearekin bukatzen dutenak. Papagenok Tamino laguntzen du bere bilaketan, baina ez du lortzen bide osoa egitea. Hala ere Papagena emakume idealaren eskua lortzen du.